Euskaldun gizenak

%25 egin du gora gizentasunak Euskal Autonomia Erkidegoan azken hamarkadan. Ustez, ongi jaten dugu: euskaldunon kultura gastronomikoa paregabea da, eta etxe, jatetxe eta elkarteetan kalitate handiko elikagaiak prestatzen ditugu. Munduko sukaldari hoberenak ere, paraje hauetakoak dira. Non dago, ba, arazoa? Dieta aldaketan. Azken ikerketen arabera, lehen baino esne, barazki egosi, haragi zuri, arrain eta ardo gutxiago hartzen omen dugu.