Euskal kulturgintza krisian

27.000 lagun aritu ziren euskal kulturgintzan lanean 2009an, hau da, EAEko lanpostu kopuru osoaren %2,9; orain, baina, Udalen, Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien laguntza murrizketen ondorioz, arte eszenikoen etorkizuna kinka larrian da. Hori ikusirik, euskal dantzariak, aktoreak eta musikariak elkartu, eta kultur jardueren aurrekontuak mantentzeko eskatu diete erakunde publikoei, pixkanaka sektorea itotzen ari baitira.