Euskal Jaia, datorren igandean Pasai Donibanen
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatzen duen hirugarren Euskal Jai egun honetan, besteak beste, joaldunak, txekor-jana eta zezensuzkoa izango dira.
Aurtengo egitarauan ere, haurrek protagonismo berezia izango dute eta Galizako herria izanen da gonbidatu berezia, besteak beste, hango gaiteiroen eskutik.
Hona programazioa:
10:30. Diana txistulariekin.
11:00. Kalejira trikitilariekin.
11:30. Dultzaineroak.
12:00. Dantzari txikien desfilea Meipitik hasi eta plazaraino: Eraiki (Behobi), Alkartasuna (Antxo), Ibarla-Meaka (Irun), Murixka (Lezo). Desfilean parte hartuko dute, baita ere, Xoxorla trikitilari taldeak eta Galizako gaiteroek.
13:00. Ikurriñari agurra plazan.
13:15. Joaldunak herrian zehar.
13:15. Dantzarien ikuskizuna plazan.
14:30. Bertso bazkaria (txekor jana) plazan. Bertsolariak: Jon Maia, Amaia Agirre eta Amets Arzallus. Ondoren, Keimada.
17:00. Dangliske euskal txaranga.
17:30. Aizkolari eta bertsolarien arteko desafioa enbor mozketa bertikalean.
18:15. Sokatira desafioa Oiartzun eta Donibane artean.
18:30. Dantzaldia plazan Patxi Perez eta konpainiarekin.
20:30. Zezensuzkoa.
Horretaz gain, haur txokoa, zozketa, sagardo dastaketa eta galiziar pintxo dastaketa ere aukeran egun osoan zehar.
Plan polita du igande honetan, hilak 13, Pasai Donibanera hurbiltzen den orok.