Euskal Herriko sei konpainia, dantza garaikidearen topaketarik handienean

Alemaniako Dusseldorf hirian ospatzen den Internationale Tanzmesse azokan, sei Euskal izen arituko dira.

Abuztuaren 29tik irailaren 1era ospatuko da , eta euskal dantzaren presentzia nabarmena izango da : Dantzaz konpainia, Igor and Moreno, Jone San Martin, Kukai dantza konpainia, La Glo Zirko eta Lokke / Olatz de Andres. Horrez gain, Kukai konpainia eta Jone San Martin programa ofizialean hautatu dituzte.
Gainera,  Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak gune bat izango dut, Basque Dance izenpean.

Azoka honek, bi urtean behin, 500 enpresa eta 1500 koreografo, dantzari, agentzia, ordezkari, banatzaile eta kultura erakunde baino gehiago biltzen ditu. Aukera ezin hobea euskal irudia nazioarteko erakusleihoan kokatzeko.

Baina euren lana ezagutzera emateaz gain, konpainia batzuen lanak hiriko txokorik onenetan ikusteko aukera ere izango da. Horien artean,  Euskal Herriko bi proiektu aukeratu ditu jaialdiak bere programazioaren barruan: Kukai dantza taldearen Oskara ikuskizuna eta Jone San Martinen Atlas I / Any Body Sounds proiektua.

 

 HEMEN PROGRAMA OSORIK