Euskal Herriko mozorro biralen bila!

Asteburuan mozorrotzeko asmoa duzu? Bidali argazki ala bideoa GAZTEZULO-ren sare sozialetara! Onenak aukeratuko ditugu!

Asteburuan mozorrotuko zara?  Ingurukoak aho bete hortz utziko dituen ideia zoro bat izan duzue? Irudimena astindu eta ondo pasatzeko asmoz bazabiltzate, adi!

Euskal Herriko izkina guztietako mozorro xelebre eta dibertigarrienen bideo eta argazkiak bildu nahi ditugu! GAZTEZULOko sare sozialetara bidali zuen argazki eta bideoak; denen artean euskal mozorro biralenak argitaratuko ditugu!

BIDALI ZURE MOZORROAREN ARGAZKIA GAZTEZULOren SARE SOZIALETARA (edo etiketatu gaitzazu):