Euskal Herriko gazteak bilduko dituen 'Bat-Batean' musika jaialdia sortu da

Maiatzaren 15ean eta 16an izango da, Gasteizko Mendizabalan.

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak BatBatean jaialdiaren lehenengo edizioa antolatuko du 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an Mendizabaleko aparkalekuan.  Arabako eta Euskal Herri osoko gazteriarentzat eta inguruko bisitarientzat topagune berria sortzea da asmoa, eskaintza zabal eta gertukoa oinarri hartuta.

21 talde eta 5 DJ izango dira bertan: Añube, Apotheke, Brigade Loco, Bull Brigade, Etxepe, Hell Beer Boys, Hofe, Jarfaiter, La Elite, La Txama, Lukiek, Metrika, Nafarroa 1512, Nerve Agent, Roy Ellis, Safu, Santa Salut, Segismundo Toxicomano, Skabidean, Tatta eta Xiberoots taldeak eta Carlos Perez, K-Style, Malakias Mx3, Malandro eta Rosa Mari DJak. Musikari gehiagok parte hartuko dute, baina urtarrilean jakinaraziko dute horren berri.

Bi agertoki izango ditu eta baita karpa handi bat eta musika modu eta giro ezberdinetan entzuteko hainbat gune ere. Horrez gain, jantokiak eta atseden hartzeko guneak ere egokituko dituzte. 

Sarrerak www.batbatean.eus webgunean daude salgai, 10:00etatik aurrera. Lehen 1.000 sarrerak 40 euroan salduko dira; ondokoak, 45 euroan.