Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria Durangoko Azokan

Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria Durangoko Azokan Abenduak 7 (osteguna), eguerdiko 14:00etan aurkeztuko dute, Areto Nagusian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-hedabideen-2017ko-urtekaria-durangoko-azokan/@@download/image/Captura de pantalla 2017-12-06 a las 9.24.35.png
2017/12/06
albiste-laburra
Abenduak 7 (osteguna), eguerdiko 14:00etan aurkeztuko dute, Areto Nagusian.

Euskal Hedabideen Behategia2017ko Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan, argitaratzen duen hirugarrena. Argitalpena urteak euskal komunikazioaren alorrean gertatukoari begirada sakona emateko sortu zen, eta amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika ez ezik, ikus entzunezkoaren sektoreak eta testuinguru sozioekonomikoak ezarritako baldintzak aztertzen ditu argitalpen berrian. Horiez gain, gogoetarako bi kutxa handi irekiko ditu: komunikazio-espazioa eta ingurune digitala.

 

Urtekaria aurkezteko ez ezik, Behategiak, ekitaldi berean, aurrerantzean izango duen kide berriaren onarpen ekitaldi ofiziala egiteko baliatuko du. Hekimen Euskal Hedabideen elkartea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea izan dira, orain arte, Behategia osatu duten erakundeak, eta Udako Euskal Unibertsitatea batuko zaio orain.

 

Urtekariaren aurkezpenean eta hitzarmen berriaren sinatze ekitaldian, unibertsitateetako errektoreak eta sektoreko ordezkariak egongo dira (Nekane Balluerka, Vicente Atxa, Jose Mª Guibert, Alberto Barandiaran eta Iñaki Alegria). Ekitaldia ostegunean izango da, hilak 7, 14:00etan, Areto Nagusian.

 

Iazko urtarrilean abiatu zuen ibilbidea Behategiak (www.behategia.eus), sektorearen eta akademiaren arteko lankidetza espazio gisa. Orain, Udako Euskal Unibertsitatearen gehitzeak elkarrekin eraginez lanean jarraitzeko aupada dakar behatoki honetara. Elkarrekintza horren lehen emaitza da.