Euskal Eskola Publikoaren jaia datorren urtean ospatuko da Bastidan
Ekainaren 7tik 12ra jai birtuala antolatzen ari direla jakinarazi dute antolatzaileek eta jaiaren urteroko hitzordua mantentzeko asmoa ere adierazi dute.
Ekainaren 7 honetan zen ospatzeko Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan Hazitik gora! lelopean. Koronabirusaren erruz ordea 2021eko ekainaren 6ra atzeratzea erabaki du antolakuntzak, hala 29 urtetan lehen aldiz bertan behera geratu da ospatzekoatzen jaia.
Alta, ekainaren 7tik 12ra jai birtuala antolatzen ari direla aipatu dute antolatzaileek urteroko hitzordua mantentzeko asmoz. Ekainaren 7an agurrak eta ezustekoak iragarri dituzte. Bestalde, ekainaren 8tik 12ra arratsaldero euskarazko jarduera bat eskainiko dute Internet bitartez. Helburua, itxialdiagatik ikasle askok jasan duten euskararen galera konpentsatzea da nolabait, euskarazko kalitatezko kultur-saioak gazteei eskainiz.
Beraz, orain arte ezagutu dugun jaia ospatzeko datorren urtera arte itxaron beharko da, baita Bastida eta Araba Errioxako ikastetxe publikoen lana aitortzeko ere.