Euskal egunkariak

Eukal komunikabide asko biltzen dituen aplikazioa. Gara, Berria, Argia, Irutxuloko Hitza… Modu azkar eta errazean gustuko ditugun egunkari digitalak bisitatzeko aukera ematen digu. Ez dago RSS sisteman oinarrituta. Soilik, aukeratutako egunkariaren web orrialdera jaurtitzen du aplikazioan barneraturik dagoen nabigatzaile bat. RSS bidezko sindikazioa erosoagoa da, baina bertsio berri bat garatu arte ez dago gaizki.