Euskal Derbia Anoetan

Aurten ere, Donostian jokatuko da emakumeen lehen mailako ligako derbia, otsailaren 10ean.

Euskal derbia Anoetan jokatuko dute emakumeen lehen mailako ligan, bigarrenez. Aurreko denboraldian jokatu zuten lehen aldiz Realak eta Athleticek Anoetan, eta sekulako arrakastarekin. Otsailaren 10eko asteburuan izango da partida, baina oraindik eguna eta ordutegia zehazteke daude.