Euskal Autonomia Erkidegoan mugitzeko laneko baimena deskargatu

Jaurlaritzak dokumentu berezia zabaldu du; hementxe topatuko duzue.

Hemendik aurrera, lan arrazoiengatik udalerriz aldatu behar dutenek baimen berezia beharko dute; gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak agiri bat diseinatu du enpresentzat, denek agiri bateratua izan dezaten.

Agiri hau betegarria da, eta enpresak bere sinadura eta zigilua jarri dezake, ondoren, langileak bere datuak bete eta era berean sinatuta. Agiri honi esker gainera, alarma egoerak ezarritako ordutegitik at mugitzeko aukera eskainiko du, beti ere, lan arrazoiengatik bada.

AGIRIA DESKARGATZEKO, SAKATU HEMEN