Euskal Autonomia Erkidegoko hiri eta herrietan maiatzaren 11tik aurrera 30km/h
Hiri eta herrietan trafikoa lasaitzeko araudi berria martxan jarriko da Euskadin maiatzaren 11tik aurrera.
Gutxi geratzen da beraz, azaroaren 11an onartu zen zirkulazio arau berria indarrean jartzeko. Aldaketa hauen helburua trafikoa lasaitzea da EAEko herri eta hirietako erdiguneetan. Honela, ezingo da 30km/h baino gehiagoko abiadura hartu herri eta hirietako barrualdeetan. Bi errei baino gehiagoko bideak matenduko dira eta horietan 50km/h-ko abiaduraraino iritsi ahalko da, baina hori bai, beste batzuetan ordea gehiengo abiadura 20km/h-koa izango da, oinezkoentzako ere badiren bideetan hain zuzen. Udalerri askotan seinaleak jada ikusgarriak dira edo aldaketak gauzatzen ari dira. Araudi berri honek EAEko herri eta hiri guztiei eragingo die salbuespenik gabe.
Abiadura gainditzen denerako isunak jada zehaztuak daude. Gutxienekoa 100 euro izango da, beti ere 50km/h abiadura ez badugu gainditzen, hortik gora 300 eurokoa izango da isuna eta gidabaimeneko bi puntu 51-60km/h doazenentzat, 400 euro eta lau puntu 61-70km/h doazenentzat eta 500 euro eta sei puntu 71-80km/h langa gainditzen dutenentzat. 81km/h gainditzen badira, arau-hausteak oso larriak izango dira, 600 euroko isuna ezarriko da eta gidabaimeneko sei puntu kenduko dira.
DGT (Dirección General de Tráfico) izan da Espainiar Estatuan neurri hauen bultzatzailea, baina Europar Komisioaren bidea jarraituz. Azken honek dioenez, irtripu hilkorren hirutik bi hiriko erdiguneetan gertatzen dira eta biktimen erdiak oinezkoak eta txirrindulariak dira. Datuen arabera, ibilgailu batek bere abiadura 50km/h-tik 30km/h jaisten baldin badu, gelditzeko distantzia 53 metrotatik 36 metrotara jaisten da eta norbait hiltzeko arriskua %45etik %5era.
Ingurumenari aldaketa hauek egiten dizkion onurez ere hitz egiten du ikerketak. Kalkulatzen da soinu kutsaduraren %80 hirietan trafikoagatik izan ohi dela. Gainera, abiadura murrizteak oinezkoen kopurua igoko luke eta bizikleten erabilera %20 bultzatu.
Bilbo, aitzindaria
Bilbo aitzindaria izan da trafikoa lasaitzeko borrokan. Honela, 2020ko irailaren 22an 300.000 biztanletik gorako hirien artean lehena izan zen munduan 30km/h jaisten abiadura.