"Euskal Alien Nazioa" ihes-gela abiatu du Euskararen Etxeak
Bilbon kokatzen den Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan ihes-gela bat sortu dute "Euskal Alien Nazioa" deitutako. Aproposa da benetan, egun guztiak berdinak diruditen honetan, esperientzia berriak bilatzeko gogoz daudenentzat.
Parte-hartzaileek euskarari lotuta zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko. Hona hemen istorioaren testuingurua:
2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman.
Istorioak gogoa piztu badizu jakin otsailaren 8tik erreserbak egiteko aukera dagoela. Iraupena ordubetekoa izango da eta Euskararen Etxean, Bilbon, gauzatuko da. Gehienezko jokalari kopurua lau pertsonako izango da eta 13 urtetik gorakoak izan beharko dute. Taldean gutxienez adin nagusiko batek egon beharko du.
Aipatu doakoa dela eta ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan gauzatuko direla. Honako hauek ordutegiak:
1. txanda: 16:15-17:15
2. txanda: 17:45-18:45
Ekimenari buruzko informazio guztia euskararenetxea.eus webgunean aurkituko duzu. Aipatu, Interpretazio Zentroa astelehenetik larunbatera ere bisitatu daitekeela eta bertan euskarari buruzko erakusketa iraunkorra dagoela. Hala ere, horretaz gain, aurten bestelako ekimenak abiatuko dira, tartean aipatu dugun ihes-gela. Otsailaren 8an eman zitzaion hasiera eta urte amaierara arte egongo da. Beste ekimenak zehazten joango dira, beraz adi!