Euskadiko Maker Komunitatea koronabirusari aurre egiteko lanean

Reesistencia Team taldeko euskal makerrak batu egin dira osasun arloko langilentzat babes tresnak egiteko.

Pandemia honen aurka denek dugu zer egiterik, eta horregatik Euskadiko Maker Komunitatea batu egin da osasun arloko langileei laguntzeko helburuarekin. Hala, 3D inprimagailuekin zipriztinen aurkako biserak sortzen hasi dira etengabe. Bisera hauek osasun langileek balioetsi dituzte; aurki arnasgailuak egiten ere hasiko dira. 

Komunitatearen ekimenera 3D inprimagailua duen edonor batu daiteke; beren webgunean biserak egiteko planoak eskegi dituzte, eta nahi beste egitera animatzen dute bertatik. Komunitatearekin kontaktuan jartzeko Telegram eta Twitter kontuak dituzte. Behin biserak eginda, hauek bildu eta bidaltzeko arauak ere zehaztu dituzte; oso garrantzitsua da biserak desinfektatzea eta 24 ordu baino lehen entregatzea. 

Eta 3D inprimagailurik ez baduzu? Donazioen bitartez laguntzeko aukera ere jarri dute. Hala, Araban jaiotako ekimen honek 55 maker bildu ditu probintzian, eta 110 bisera entregatu ditu orain arte Txagorritxuko ospitalean, 40 Santiagon eta 4 Ertzaintzan; Bizkaian 131 maker dira, eta 30 bisera entregatu dituzte Galdakaon; eta Gipuzkoan oraindik hasi besterik ez diren arren, dagoeneko 76 maker batu dira ekimenera.