Europako surflari onenak izango dira Donostiako Waxdayz jaialdian

Surf txapelketez gain, kontzertuak, merkatua eta eskolak izango dira.

Bihar eta etzi, ostirala eta larunbata, elkartuko dira surf zaleak Waxdayz Festival jaialdiaren bigarren edizioan. 70 surflarirekin tokiko txapelketa egingo da bihar, eta hurrengo egunean nazioarteko txapelketa, streaming bidez emango dena. Jaialdiak tokikoa bultzatu nahi du, talentua erakarri, eta ingurumenarekiko kontzientzia eta berdintasuna sustatu.

Larunbatean Zurriola hondartzan izango den gonbidapen txapelketan Europako surflari onenetariko batzuek parte hartuko dute, hala nola Ruben Vitoria surflari zarauztarra; Nadia Erostarbe Europako txapelduna; Garazi Sanchez, Olinpiar Jokoetan leku bat lortzeko borrokatuko duen surflaria; eta Europako txapelketan oso maila ona eman duten Ethan eta Julen Egiguren eta Nestor Garcia

Txapelketez gain, Sagueseko zabalgunean ez da zuzeneko musikarik faltako. Bihar, 20:00etan, Maren musikaria arituko da.  Larunbatean, Lagunagoons taldearen txanda izango da. Bestetik, jaialdiaren bi egunetan, egun osoan zehar, hainbat DJ izango dira: Ines, Gartxi Artie, Hamaika eta Comyn.

Bestetik, toki berean, merkatua izango da, doako surfskate klaseak egingo dituzte eta materiala probatu ahal izango da.