Europako bigarren gailurrik altuena

Mulhacén tontorra Sierra Nevadako natural parkean kokatuta dago, Granadako probintzian. Mont Blanc-en ostean Europako bigarren gailurrik altuena da 3.478,6 metroko garaierarekin; munduko gailurren zerrendan  64. postuan dago. Mulhacén izena XV.mendeko errege nazaria izan zen Mulay Hasan-etik dator, gaztelaniara itzulita Muley Hacén izena hartzen zuena. Diotenez, bertan dago lurperatuta. 1994 urteara bitartean kotxez igo zitekeen, baina ordutik oinez, zaldiz edota mendiko bizikletaz soilik igo daiteke. Capileira edo Travelez herrietatik has daiteke egun oso bat irauten duen gorako bidea.