Eulien bizitza zikloa
Zenbat alditan ez ote gara ibili mendian edo landan euliekin borrokan! Maiz, dudarik gabe. Hala ere, uda amaitu ondoren, gure ingurutik alde egiten dute euliek eta hurrengo uda hasierara arte ez ditugu berriro jasan behar izaten. Baina euliak ez dira ezkutatzen tarte horretan; bizitza zikloa bete ondoren, hil egiten dira. Gutxi batzuek bizirik irauten dute, ordea, larba edota krisalida moduan, espezieari segida emateko. Euli bikote batek 300.000.000.000.000 kume sor ditzake bizitza osoan!