Etxera itzuli da
Steven Spielbergek gorabehera ugari izan du zuzendari gisa, baina ukaezina da aparteko sena duela negozioetarako. Berriki, musean parekorik ez duela erakutsi du: bere ekoiztetxeak, Dreamworks-ek, Paramountekin zu-en akordioa hautsi eta Universalekin sinatu du datozen zazpi urteetarako. Spielbergek ondotxo ezagutzen du ekoiztetxea, Universalen eskutik egin baitzituen bere pelikula famatuenetako batzuk: Jaws edo E.T, esaterako. Spielberg etxera itzuli da, baina ez bekario gisa, negozio-gizon trebe bilakatuta baizik.