Etxebizitza okerrak

Asan hirian, Hego Korean, Seul hiriburutik 100 bat kilometrora, gauetik goizera zazpi pisuko eraikin bat hogei graduko desbideratzearekin esnatu zen, pasa den maiatzean. 2013ko abuztuan hasi ziren eraikina altxatzen, eta aurtengo maiatzean bukatzea aurreikusten zuten, baina amaitzear zirela aipatutako ezbeharra gertatu zen. Gertakariaren ikusgarritasunaz haratago, gobernuak laster ziurtatu zuen ez zela zauriturik egon. Dena dela, arazoa konpontzeko irtenbide fidagarririk ez dute oraindik aurkitu. Hego Koreako eraikinak Pisako dorrearen desbideratzea bost aldiz biderkatzen du.