Etxean biluzik egotea debekatua

Moral publikoa errespeta dadin, arautegi zorrotza ezarri dute Mexikoko Villahermosa herriko agintariek. Aurrerantzean, etxean biluzik ibiltzen direnek hiru eguneko kartzela zigorra —edo 100 euroren pareko diru isuna— jasoko dute. Txakurrak xaxatzea, pornografia argitaratzea, eta beste hainbat "delitu" ere zigortuko dira.