Etxea txukun mantentzeko aholkuak
Etxea sarritan hankaz gora izaten baduzu, gomendio hauek lagungarriak izango dira ziur asko.
- Erabili eta bere tokian utzi: gauza bat erabilitakoan, berehala gorde. Gauzak pilatzea saihestuko duzu.
- Egunero 10-15 minutuko txukunketa: dena batera egin beharrean, egunerokoan tarte txiki bat hartzeak lana errazten du.
- Gauza bakoitzak bere tokia izatea: gauza bakoitzak bere txokoa izanda, argi dago non utzi behar den, eta hartara, ez dituzu paperak sukaldean edo arropak egongelan utziko.
- Sukaldea txukundu otorduen ondoren: mahaia jaso, ontziak ontzi-garbigailuan sartu eta bazterrak atondu.
- Gauza gutxiago edukitzea: erabiltzen ez duzuna eman, saldu edo birziklatu. Objektu gutxiago izanda, mantentze errazagoa izaten da.
- Aldizkariak eta egunkariak birziklatu: sarritan pilatu egiten ditugu, gero irakurtzeko edo berrirakurtzeko asmotan, eta gehienetan ez dugu egiten. Beraz, hobe ontzi urdinera botatzea, benetan gorde nahi ez badugu behintzat.
- Saskiak eta kaxak erabiltzea: gauza txikiak antolatuta edukitzeko oso lagungarriak dira, etxeko edozein tokitan, baita bainugelan ere.
- Sarreran gauzarik ez utzi: etxera iritsitakoan, hobe sarreran gauzak uzteko ohitura ez hartzea, aterkia bere potean edo ez bada. Bere tokia bertan ez bada, bere lekura eraman.
- Ohea goizero egitea: keinu txikia dirudi, baina etxea berehala txukunago ikusten da.
- “Bat sartzen bada, bat ateratzen da” araua: arropa edo objektu berri bat sartzean, zahar bat kenduz gero, alferrikako pilaketa saihesten da.
- Azalerak libre mantentzea: mahaiak eta sukaldeko gainak ahalik eta hutsen edukitzeak orden sentsazio handia ematen du.
- Etxekide guztien parte-hartzea: bakarrik bizi ez bazara, guztion artean banatu zereginak, bakarrak gainez egin ez dezan.