Etxea alokatzeko une egokiena
Koronabirusak turistak uxatu ditu, eta alokairu asko hutsik gelditu dira.
Etxe bila bazabiltza, beharbada hauxe da bilatzen zabiltzana topatzeko unea; koronabirusak turistak uxatu ditu hirietatik, eta beraz, turismora zuzendutako etxebizitza asko hutsik geldituko dira gutxienez uda iritsi arte. Eta hori positiboak izanda. Egoera berri honen aurrean, etxebizitza alokairuen eskaintza nabarmen aldatzen hasi da, eta turismotik aldi baterako bizitoki izatera aldatu dira asko.
Gauzak horrela, AIRBNB-tik ehunka eskaintza desagertu dira, Idealista, Fotocasa eta antzeko plataformetan agertzeko. Hiriburuetan eta zonalde turistikoetan eman da joera batez ere; zoritxarrez, prezioak ez dira normaltasun bat iritsi arte jaitsi, eta adituek diotenez, epe luzera ere ez da espero beherapen handirik. Dena den, une honetan %10 beheratu dira alokairuetako prezioak; gauzak horrela, une egokia izan daiteke etxebizitzaren ekonomia aldatzeko.