Etorlan, formakuntza eta irtenbide profesionalak aurkitzeko webgunea

Ikasleei zuzendua da eta unibertsitateko eskaintza eta goi-mailako heziketa zikloen inguruko informazioa jasotzen du. Lanean ari diren lagunen esperientziak jasotzen dituzten bideoak ere zintzilikatu dituzte.

Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Etorlan.eus webgunea jarri du martxan, ikasleei formakuntza eta irtenbide profesionalak aurkitzen laguntzeko. EAEko unibertsitateko prestakuntza-eskaintzaren eta erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen, Lanbide Heziketa esan ohi dena, zatirik nagusiena jasotzen du webguneak. 

Oraingoz unibertsitate-graduei eta heziketa-zikloei dagozkien 200 fitxa jasotzen ditu Etorlanek, 88 unibertsitate-gradu eta Lanbide Heziketako 112 ziklo. Fitxa horiek Euskadiko ikastetxe publikoek eta pribatuek ematen dituzte, eta Unibasq-ek baimentzen ditu (unibertsitateen kasuan). Fitxa askok lotutako bideoa dute; 45 bideo daude ikasketa jakinetan aritu diren ikasleen ahotsa jasotzen dutenak; jada lanean ari den jendea da, nor bere ibilbidea kontatzen. Bideoak hemen daude ikusgai. 

Adegiren proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak lagundu du.