Etorkizuneko hegaldiak: zutik?

Zur eta lur utzi gaituzte Aviointeriors enpresa italiarrak aurkeztutako eserleku berriak!

Low cost hegaldiak hartzen badituzue, adi; Aviointeriors hegazkin enpresak aurkeztutako eserleku berriekin, oraindik bidaiari gehiago sartuko dira hegazkinetan, baina trukean, ia zutik joango dira. 

 

Metroetako erdi-eselekuen eta jolas-parkeetako atrakzioetako eserlekuen antza dute; eserita baino, soilik lotuta joango lirateke bidaiariak. Noski eserleku hauek ez dute bidai luzeetarako balio, baina... probatuko zenituzkete bidaia laburretan?