Eta orain badakit

"Bazakinagu zierto/ ez ginela zorigabe/ ez ginelako, bazekinagu zierto ez garela/ zoriontsu izango/ izaten, berriz, asmatu arte". Gai asko bildu ditu idazle zaldibiarrak bere poema liburu berrian: heriotza, gaixotasuna, beldurra, zoriontasuna, gorputza, amatasuna… Poema hauetan bizipenek hitz egiten dute eta zenbaitetan, norbaiti ari zaionez, irakurlea barruan sartzea lortzen du. Sentitzeko eta hausnartzeko liburua da ezbairik gabe. Edozein gauza idazten dugula idazten dugula/ zoriontasuna dakigulako idazten dugula/ eta idazten dugula zoriontasuna.