Eta Ahotsenean zer?

Eta Ahotsenean zer? Dagoeneko hilabete eskas gelditzen da aurtengo Durangoko Azokarako; hasi zara planak egiten? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eta-ahotsenean-zer/@@download/image/ahotseneaweb.png
2018/10/23
berria
Dagoeneko hilabete eskas gelditzen da aurtengo Durangoko Azokarako; hasi zara planak egiten?
Eta Ahotsenean zer?

Abenduaren 5etik 9ra urteroko zita duzu Durangoko Azokan, eta geroz eta gutxiago falta da aurten bertan eskainiko duten guztia ezagutzeko. Besteak beste, argitu dute Ahotsenean aurkituko duguna; urtero bezala, sortzaileen topagunea izango da , eta aurten, 70 kontzertu eta 42 solasaldi egongo dira bertan.
Literaturan, besteak beste, honakoak egongo dira: Alaine Agirre, Harkaitz Cano, Katixa Agirre, Gotzon Barandiaran, Pako Aristi, Idurre Eskisabel, Iban Zaldua, Edorta Jimenez, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Oier Guillan eta abar.
Kontzertuei dagokionez, euskal musikaren erreferenteak egongo dira, talde berriekin batera: Gatibu, Hesian, Txapelpunk, Izaki Gardenak, Leihotikan, Nogen, Iker Lauroba, Skasti, Larregi, Bad Sound, Aneguria, Xabi Bandini, Hezurbeltzak, Era Batera, Inun, Josu Bergara eta abar.

Gehiago ezagutu nahi? Eman begiratu bat EGITARAUAri!