Eta afaltzeko... CocaCola eta ogia!
Ohitura gastronomiko bitxiekin jarraituz, hona hemen Mexikoko Rutilio Parra 77 urteko igeltseroaren istorioa. Rutilio gizarajoak menu bera izan du gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko azken 25 urteetan: bi litro CocaCola eta ogia. Eta sendagileek osasun ona duela diote. Auzotarren artean Superman goitizenez da ezaguna Rutilio; pentsa zer osasuntsu dabilen! Euskal Herrian kola alternatiboa merkaturatzen hasi dira: ondorio berak izango al ditu Euskal Herriko kolak?