Estitxu Fernandez: Nork bere burua ez ezagutzea da infernua"
Amarekin mendi buelta bat egin ondoren hartu gaitu: "ez dugu perretxikorik aurkitu", dio lesakarrak. Reala lehen mailara itzuli dela esan nahi luke kirol albistegi batean, bere etxean "txuri-urdin giroa arnasten baita".
Sukaldean. Zer prestatuko zenuke?
Ez dut presio-eltzerik erabiltzen, eta frijitzea ez zait gustatzen.Hortik aurrera edozerin gauza: arroza, pasta, kus-kusa, arraina labean
Komunean. Zer irakurtzen duzu?
Normalean egunkaria, baina ez naiz eserita luzaroan egoten diren horietarikoa. Irakurri, eroso-eroso sofan egiten dut.
Ohean. Amesgaiztoa?
Oro har, ez. Baina duela gutxi gauerdian esnatu nintzen, eta heriotzaren inguruko amets bat izan nuen.
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu?
Ez nau aunitz erakartzen; albistegiak eta kirol emanaldiak ikusten ditut, batik bat.
Lanean. Zer gorroto duzu?
Denon iritzia kontuan ez hartzea. Komunikazio falta: goitik beherako aginduak.
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko?
Ezagututako bazterrak ikaragarri gustatu zaizkit, denek eman didate zerbait. Beraz
Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki?
(Barrez) Aspaldi, joan zen mendean. Gaztaroan.
Kiroldegian. Zein kirol?
Igeriketa eta spininga. Nire ametsetariko bat triatloi bat egitea da.
Kontzertuan. Zein talde?
Joaquin Sabinaren arrunt zalea naiz. Behin bi aldiz entzun nuen: Iruñean eta Donostian.
Liburutegian. Zein liburu?
Bat ez, asko baizik, zatika liburuak irakurtzeko ohitura dut. Eta, kontuz, denak amaitzen ditut!
Gaztetxean. Noiz azken aldiz?
Lesakan ez dugu sekula izan. Bertso afariren batean, ziurrenik. Aspaldi.
Elizan. Noiz azken aldiz?
Hiletetan. Aurten nahi baino askoz gehiagotan egon naiz, gainera.
Zeruan. Non?
Norberaren ezagutza onartzean.
Infernuan. Non?
Nork bere burua ez ezagutzean. Hau da, barne oreka lortzen ez denean.