Estitxu Elduaien: "Nire buruari barre egiteko gaitasuna daukat"
Berria egunkariko Matraka gehigarriaren koordinatzailea da. Inazio, gure patrio handiaren habikoa da: Azpeitikoa. Estitxuk onartzen du pinpirinatik eta matrakatik, bietatik, zerbait duela. 27 urte. Virgo. Musika oro du gogoko, baina 80eko hamarkadakoa atsegin du gehien: Police
Kirolaria da, baina baita parrandazalea ere.
Arrunt laket dut: Lagunartean, umore onez, solasean aritzea.
Ez dut parean ikusi nahi: Deseroso sentitzen naizen giroetan egon beharra.
Lasaigarri zait: Bake pixka bat behar izaten dudanean, hondartzara hurbiltzea eta itsasoaren soinua entzutea.
Sutan jartzen nau: Gertaera injustuak ezin ditut jasan.
Gustura irakurri nuen: Xabier Montoia idazlearen "Baina bihotzak dio", ipuin motzez osatutako liburua.
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Iruñean, karrerako apunteak irakurtzen. Esnatutakoan, ez nekien non nengoen ere.
Bertutea: Nire buruaz barre egiteko gaitasuna daukat.
Akatsa: Asko. Agian, azkarregi haserretzen naizela, eta gauzei buelta gehiegi ematen dizkiedala.
Ametsa: Zoriontsua izatea.
Amesgaiztoa: Egunen batean, bakarrik sentitzea.
Barre algara eragiten dit: Gauza askok, zoro samarra bainaiz. Egoera surrealistek irribarrea eragiten didate.
Negargura ez dut urruti: Hunkitzerakoan. Amorruaz ere negar dezente eginda nago.
Urrea: Euskal Herrian, espetxea sufritu ondoren, aurrera egiteko kemena atera dutenei.
Ikatza: Boterean egon eta hitz polit asko esan arren, ezer gutxi egiten dutenei.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Ez naiz ate asko joa, baina komeni izan zaidanean, neronek jo izan dut. Duela hamar urte ezagutu nuen gaur egungo nire bikotekidea.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Kalabazak jaso beharra ere egokitu zait. Hala ere, gauzak seguru ikusi arte ez naiz arriskatu izan.
"Gazte gara, gazte, eta ez gaude konforme": Gazteok halakoak izan behar dugu; ni ere nahiko inkonformista naiz.
Zahartrosiak jotako gazte asko al dago? Bai, zenbaitetan gazteok espiritu borrokatzailea apalduta daukagula uste dut.
Hatzak zupatzen ditut: Txokolatea janez. Egunean bi ontza badira ere, jateko premia izaten dut.
Gogoko ez dudan jakia: Usainagatik edo, ezin ditut tripakiak ikusi.
Dirua ordainduko nuke: Neuretzat baino, inguruko bati ilusioa egingo liokeen zerbait emateagatik.
Ez nioke xentimorik ere emango: Gaizki erabiliko lukeen bati.
Azpeitiko saninazioetara joateko hiru arrazoi: Eskaintza zabala, parranda ziurtatua, eta jai giroan euskaraz egiteko aukera.
Ajeari aurre egiteko botika: Nik aurten ezinhobea daukat; festak bukatu eta biharamunean, Kubara joango bainaiz.