Estereotipoak hausten: gizon batek lau urte daramatza bere eguneroko bizitzan gona eta takoiak erabiltzen
Mark Bryan ezkonduta dagoen heterosexuala da eta bere helburua arropak generorik ez duela frogatzea da.
Mark Bryan ezkonduta dagoen heterosexuala da eta hiru seme-alaba ditu. Gona eta takoiekin egunero ibiltzeko erabakia orain dela lau urte hartu zuen estereotipoak hausteko helburuarekin eta arropak generorik ez duela frogatu nahi duelako.
61 urteko gizonezkoa egun Alemanian bizi da eta ingeniaritza robotikoko enpresa bateko gerentea da. Gona eta takoiak eramateak ez dio eragozpenik suposatu bere lana behar bezala burutzeko.
Bere sare sozialetan janzten dituen outfit-en argazkiak partekatzen ditu etengabe. Normalean goitik alkandora eta gorbatarekin joaten da eta behetik gona estu eta orratz formako takoiekin, bere gustukoenak baitira.
Amerikarra bere Instagram kontuan ezkonduta eta zoriontsu bizi den gizon heterosexuala bezala definitzen da. Dirudienez betidanik gustatu izan zaizkio gonak eta mota horretako zapatak, hala ere, orain dela lau urtera arte ez zuen hauek egunero erabiltzeko erabakia hartu. Egin dioten elkarrizketa batean Bryan-ek adierazi du gorrotagarri zaiola etengabe bere orientazio sexualaren inguruan galdetzea arropa horiek daramatzalako soilik: Batzuetan heterosexuala naizela besterik ez dut esaten, baina badira momentuak batzuekin haserretu ere egiten naizela. Honelako zerbait erantzuten dut: "gonaren erabilerak zergatik pentsarazten dizu nire lehentasun sexualei buruz?" edo "galdera berdina egingo zenidake galtzak erabiliko banitu?"