Espezie inbaditzaileak kontrolatzeko sortutako arrain robota
Lupia beltz baten berbera da robota. Eltxo arrainaren harrapakari naturala da. Eltxo arraina munduko espezi inbaditzaile kaltegarriena bezala sailkatuta dago.
Eltxo arrainak (Gambusia affinis) Mexikoko Golkoan du jatorria. Gehienez zazpi zentimetroko neurria du eta abaniko moduan irekia isatsa. Lehen begiratua ez da deigarria, baina giza eskuak mundu osoan txertatu du.
Arrain hau, ur-azalaren azpitik elikadura bila ibiltzen da. Larba eta eltxoen harrapakari naturala da eta buruz bera zintzilik egoten da mugitzen ez den uretan.
Eltxoa gaixotasun askoren eramailea izanik, arrain hau Europan txertatu zen XX. mendean intsektu hauek kontrolatzeko asmoz. Hasiera batean, eltxoen populazioa izugarri jaitsi bazen ere, arrain honek tenperatura ezberdinetara ohitzeko duen abilezia dela eta, beste arrain eta anfibioekin lehian sartu zen eta munduko 100 espezie inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan sartu zen.
Mende bat beranduago, Australiako Unibertsitateko zientzialariek irtenbide berritzaile bat dakarte eltxo arrainen eragin negatiboa ekosistemetan murrizteko. Horretarako arrain robot bat asmatu dute. Lupia beltz baten itxura du eta baita honen jokabide berberak ere. Espezie hau arrain eltxoaren harrapakari naturala da bere jatorrizko bizilekuan.
Laborategi probetan, sei ur depositutan hamabina eltxo arrain jarri zituzten. Baita Litoria moorei, australiako jatorrikoz espeziea, normalean eltxo arrainaren presa izaten dena. Eltxo arraina litoria moorei arrain txikiari hozka egitera hurbiltzen zen bakoitzean, arrain robotak eltxo arraina erasotzen zuen honen ihesa sorraraziz.
Tanke horietan eltxo arrainen jokabidea aztertu ondoren, eta arrain robota sartu zen zen beste tanke horietakoarekin alderatuz ikertzaileek ondorioztatu dute arrain robotak eltxo arrainarengan aldaketa fisikoak eragin zituela, baita jokabide eta ugalketa aldaketak ere; eta hauek, esperimentua egin eta hainbat astera ere mantendu zirela.
Robotaren presentzia dela eta eltxo arrainek elkarrekin igeri egitea deliberatu zuten ur depositua esploratu beharrean. Honela, arrain txikiari egiten zizkioten erasoak minimora murriztu ziren. Gainera, ur depositua robotarekin partekatu zuten guztiek pisu galera arina bizitu zuten, honek sortzen zien estresa eta beldurragatik. Hori gutxi balitz, eltxo arrainen ugaltzeko gaitasuna modu esanguratsuan murriztu zen.
Nahiz eta ikerketaren helburua ez den antzeko robotak naturan txertatzea, honek frogatzen du gai garela orain arte erabilitako irtenbideen alternatibak bilatzeko eta espezie inbaditzaileen eragina ingurunean murrizteko.