Espetxea sakelekoarengatik
Hego Afrikako emakume batek kartzelara joan behar izan du sakeleko telefonoa piztuta izateagatik. Emakumea trafiko isunak ez ordaintzeagatik epaitu behar zuten, eta epaileak, saioa hasi aurretik, telefonoak itzaltzea eskatu zuen auzigelan. Emakumeak, ordea, epaiketa erdian, dei bat jaso zuen. Hori dela eta, epaileak, haserre bizian, lau orduko espetxe zigorra ezarri zion. Azkenean, ordu eta erdi igaro ondoren, abokatuak emakumea ziegatik ateratzea lortu zuen.