Espaziotik etorritako meteorito batetik ura eskuratu dute
Espaziora joan beharrik gabe lortu dute Winchcombe-ko meteoritotik. Azkar jaso da meteoritoa, Lurrera erori eta 12 orduren buruan. Bilketa azkarragatik gure inguruneak ez du ia meteoritoa aldatu. Lurrean dagoenaren antzeko hidrogenoa aurkitu da meteorito horretan..
Meteorito hau lagungarria izan da komunitate zientifikoarentzat. Berau, Winchcombe deitutako herrian lurreratu zen, Ingalaterran. Ikatzez osatuta meteorito arraroa da berau, eta, usteen arabera, asteroide primitiboetan du bere jatorria. Gainera, teorien arabera, bere osaketa kimikoa oso gutxi aldatu da eguzki sistemaren sorkuntzatik hona.
Ezagutzen denaren arabera, meteoritoa asteroidetik askatu zen orain dela 200.000-300.000 urte. Zientzialarien arabera, milioika urte pasatzen dituzte espazioan Lur planetarekin talka egin aurretik. Meteorito hau aztertzeko aukerak Lurra bere hastapenetan nolakoa zen ulertzeko beta eman du. Bada teoria bat dioena Lur planetako ura asteroideetatik datorrela, eta meteorito honetan aurkitutakoak teoria hori berresten du.
Zientzialarien aburuz, meteorito honen ezaugarri aipagarriena bertan aurkitutako hidrogenoa izan da, Lur planetako uraren oso antzekoa dena.