Hego Euskal Herrian spam deiak bukatu dira
Ekainaren 29tik aurrera spam deiak debekatuak geratuko dira Hego Euskal Herrian. Erakunderen bat, mota honetako deiekin, zure onespenik gabe zurekin harremanetan jartzen bada, Datuen Babeserako Espainiar Agentziak neurriak hartu ditzake.
Desiratu gabeko spam deiak amaitu dira Hego Euskal Herrian. Ekainaren 29tik aurrera ondasun eta zerbitzuak saltzea helburu duten erakundek debekatua izango dute spam deiak, desiratu gabeko deiak edota erabiltzaileak aurretik bere onespena eman gabe burutzen diren deiak egotea. Nahi gabeko spam dei bat jasoz gero Datuen Babeserako Espainiar Agentziak (AEPD sigletan, gaztelaniaz) espediente zigortzaile bat ezarri lezake.
Erakunde hauek, euren onespena eman ez duten erabiltzaileei spam deiak egiten badizkiete zigortuak izan litezke telekomunikazioen lege orokorraren baitan. Espainiako Telekomunikazioen idazkariaren arabera lege hau euren telefono zenbakia espainian dutenei aplikatuko zaie. Modu honetara, spam dei bat onespenik gabe egiten bada AEPDak espediente zigortzailea ireki lezake erakundea ez badago Espainian ere.
Legearen arabera erabiltzaileek eskubidea dute nahi ez dituzten deiak ez jasotzeko, beti ere helburu komertziala baldin badute. Honelako deiak kasu bakarrean onartuko dira: erabiltzaileak aurretik bere onespena eman baldin badu.
Alabaina, salbuespen bat gehitzen du, adibidez hil edo biziko deiak direnean, norbere interesak babesteko helburuz eginak.