Espainiako Gaztela eta Leongo komunitate autonomoan otsoa ehizatzea debekatu dute

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio Gobernuari eta Gaztela eta Leon komunitatean otsoa ehizatzearen legea bertan behera utzi du.

Honela, sententziak Gobernuaren errekurtsoari arrazoia eman dio. Honek argudiatzen zuen konstituzioaren aurkakoa zela arau autonomiko hau, Espainiar Estatu osoan debekatua baitago otsoaren ehiza. 

Konstituzionalaren hitzetan Gaztela eta Leongo otsoen legeak "orden konstituzionala urratzen du espezie baten ingurumen babesa murrizten" duelako. Izan ere, otsoen ehiza Espainia osoan debekatu zen Babes Berezia Behar duten Espezie Basatien zerrendan sartu zenean, LESRPE gaztelaniazko siglekin. Zerrenda horretan daude, euren balore zientifiko, ekologiko, kultural edo mehatxu mailagatik babesa behar duten espezieak. Honela, otsoak ehizako garaikurra izateari utzi zion 2021eko irailaren 21eanSalbuespena Gaztela eta Leon zen, bertako lege autonomikoak otsoa ehizatzea ahalbidetzen baitzuen orain arte.

Egun, otsoa ehizatzeko autonomia bakoitzak esleitzen dituen baimen bereziak behar dira, eta hauek eskuratzeko aziendarentzat mehatxua direla frogatu behar da eta aurretik prebentzio neurriak erabili behar dira. Hau da, otsoa dibertimenduz ehizatzea debekatuta dago Espainia osoan, salbuespenik gabe.