Esne Beltza
taldeak bigarren diskoa argitaratuko du hilabete erdialdean. Azkaraten abestiak grabatu ondoren, Ipar Euskal Herrira jo dute nahasketak egitera. Laguntza ez zaie falta izan Esne Beltzakoei lan honetan; besteak beste, Jamaikako musikari batzuek eta Manu Chaok hartu dute parte diskoan.