Esnatze elektrikoak
Sankalp Sinha injinerutza ikasle indiarra ez da berriro berandu jaikiko, iratzargailuak jo bezain pronto altxako da jauzi bakar batean, oheari konektatuta deskarga elektrikoak askatzen dituen gailua asmatu baitu. Erlojua itzali edo beste bost minutuz atzeratu nahi duen bakoitzean sentitzen ditu gazteak ‘kilimak’; ez kaltegarriak, baina bai aski deserosoak.