Esnatu eta berehala ohea egitea ez bazaizu gustatzen albiste on bat dut zuretzat: zure osasunarentzat ona izan liteke

Iratzargailuak jo du, "snooze" botoia sakatu eta izara artean galtzen zara berriz. Azkenik, ordea, altxatu beharra duzu zure buruari zer tortura klase ote den hau galdetzen diozun bitartean. Heldutasunak dakarren ardura madarikatzen duzu ohea egiten hasten zaren bitartean.

Alabaina, askorentzat esnatu eta berehala ohea egitea ez da ohikoa. Lanera joan aurretik ohea egitea pertsona ugarientzat ez dago euren lehentasunen artean. Beste askorentzat ezinbesteko errutina da, ohe eginak logelari ordenatu itxura ematen baitio. Ikerketak askok diote gainera, ohitura honek onurak dakartzala, lasaitasun sentimendua transmititzen baitu ohe eginak. 

Aurkakoa dioten TikTokeko bideoekin aurkitzen zara, ordea. Bertan esnatu eta berehala ohea ez egiteko gomendatzen dizute. Lanetik bueltatzean egiteko gomendatzen dute, berriz ere ohera sartu behar duzun momentuan. Arrazoia? Bada oso garrantzitsua eta higienikoa da. Lexi Natoli tiktokerrak bere kontuan esaten duenez ohe eginak hezetasun giroa sortzen du, giro egokiena akaroak sortzeko. Izarek eguzkiaren argia jasotzen badute ordea, eta goizeko aire freskoa hartu, hezetasun gutxiago edukiko dute eta litekeena da akaro gutxiago egotea gure koltxoian bizitzen. 

Baina, TikTok erabiltzaile baten hitzak zein puntutaraino dira egia? Bada dirudienez justu berarenak egia borobila dira. Hautsaren akaroek izugarri gustuko dituzte leku epel eta hezeak. Experimental and Applied Acarology aldizkarian 2006an argitaratu zen ikerketa baten arabera, egunean zehar ohea egin gabe uzteak izarei arnasa hartzeko aukera eskaintzen die eta horrek akaro gutxiago sortzea eragiten du. Hautsari alergia diozunetako bazara, ohea egiten ez baduzu hobeto lo egingo duzu eta hobeto arnastu. Beraz, ohetik altxatzen zaren hurrengoan, utzi zure maindireek eguzki apur bat har dezaten.