Eskurik gabe, adikziorik ez!

Horixe pentsatu du hemeretzi urteko gazte txinatar batek. Internet obsesiboki erabiltzen duelako desesperatuta, sukaldeko labana batekin moztu zuen ezkerreko eskua. Jarraian ospitalera joan zen, baina ez eskua berriz ere jartzeko, zauria osatzeko baizik. Lasaitasun osoz, amari ohartxo bat utzi zion etxean: "Ez kezkatu, ospitalera joan naiz baina laster bueltauko naiz".