Eskrotoa galtzada-harrian iltzatuta
Moskuko Plaza Gorrian biluztu, lurrean eseri eta eskrotoa galtzada-harrien kontra lotu zuen azaroan Piotr Pavlenski artista errusiarrak. "Apatia, axolagabetasun politikoa eta gizarte garaikidearen fatalismoaren aurkako metafora" moduan definitu zuen berak eginikoa; Poliziak, aldiz, bandalismoa egotzita atxilotu zuen. Baina ez da jendaurrean bere buruari kalte fisikoak eragiten dizkion lehen aldia, iaz ahoa josi baitzuen Pussy Riot taldeko kideen atxiloketa salatzeko. Poliziak ekintzen zergatia galdetu beharrean, inguratzen zaion jendea uxatzera mugatzen direlako kexu da gainera Pavlenski.