Esanezin-en kontzertua izango da igandean Altzagaraten

Emanaldi berezia izango da, bere jaioterrian joko baitu Ianire Aranzabek.

Ianire Aranzabe altzagaratearra musikaren ibilbidean bakarrik abiatu bazen ere, azken hilabeteetan banda formatuan ari da, Arri Iraeta, Yeray Gascon eta Iñigo Asensio bidelagun dituela.

Maiatzean hasi ziren lehen kontzertuak ematen eta ekaina Altzagarateko hitzordu berezi honekin borobilduko dute. Kontzertua plazan izango da arratsaldeko zazpietan, Altzagako Udalaren eta Ordiziarrocken laguntzarekin.

Aranzabalen hitzetan, "kontzertu oso berezia izango da, Altzagaraten izate hutsagatik solik, nire jaioleku eta bizilekuan alegia". Etxeari eta etxekoei idatzi zien Altzagarate kantua eta lehenengo aldiz kantatuko du abesti hori zuzenean, etxean.