Errusiar diskoteka

Errusiar gaztea juduak hartzen dituen Ekialdeko Alemaniara joan da lagun batekin, bertan bizitza oparoagoa izateko asmotan. 50 narrazio laburrez dago osatua liburua, eta hasiera aldean gehienbat protagonistaren nondik norakoak kontatzen diren arren, ondoren, Berlin inguruko pertsonaia xelebre eta egoera surrealistak bildumatzen dira. Liburuan umorea da nagusi, eta fikziotik zenbat eta errealitatetik zenbat ote duen zalantza sortuko zaio irakurleari, noizbait horrelako pertsona edo egoerekin topo egiteko irrikaz. Musika mota ezberdinak entzun eta eurekin dantza egiteko prest dagoen ororentzat gomendagarria.