Errugbiak Bilbo hartu du

Asteburu honetan hirian jokatuko dira Challenge Cup eta Champions Cupen finalak San Mamesen, 100 mila zaleren aurrean.

Bilbon ez dago gelarik libre. Dena okupatu dute errugbiaren zaleek; milaka jarraitzaile bildu dira hirian, Challenge Cup eta Champions Cup ligen finalekin gozatzeko. Hotel eta ostatu guztiak beteta daude egunotan, eta 20 euroko gelak 200 eurotako preziora igo dituzte. Denak balio du ostiral eta larunbatean San Mames bete eta final handiekin gozatzeko.

 

Ostiralean, hilak 11, 21:00etan jokatuko dira Gloucester talde ingelesa eta Cardiff Blues talde galestarra. Ondoren, larunbatean, 17:45ean, Dublingo Leinster taldea Parisko Racing 92 taldearekin jokatuko du Championsaren finala. Bi finaletarako sarrerak aspaldi agortu ziren, baina egunotan Bilbotik bazabiltzate, ziur nabarituko duzuela milaka zaleek sortutako giroa!