Erronka: 2025ean plastikoa erabiltzeari uztea

Coca-Colak, PepsiCok, Nestlék eta beste 250 enpresek konpromisoa hartu dute. Eta zuk?

Aurreko astean GAZTEZULOn eman genuen albistea; Break Free From Plastic Movement kolektiboak egindako ikerketaren arabera, mundua plastikoz betetzen duten marka kutsakorrenak dira Coca-Cola, PepsiCo eta Nestlé. Haiekin batera, honakoak izendatu zituzten: Danone, Mondelez International, Procter & Gamble, Unilever, Perfetti van Melle, Mars Incorporated eta Colgate-Palmolive.

Dagoeneko ez da nahikoa irudi garbiketa egitea; ikerketa horrek agerian utzi zuenez, plastikoa oraingo erritmoan erabiltzen jarraitzen bada, datorren hamarkadan %40 igoko da plastiko ekoizpena, horrek dakartzan ondorio kaltegarriekin: kalkulatzen denez, 2050 urtean 1.124 milioi tona plastiko ekoiztuko lirateke. Ez da bideragarria. Hala, ikerketan aipatutako enpresek konpromiso publikoa hartu dute, eta 2025 urterako plastikoa erabiltzeari utziko diote.

Akordio historikoa dela esan daiteke, halako konpromisorik aurretik ez baita sekula adierazi. Hala, lehen aldiz enpresa handiek kontsumitzaileak erruduntzat hartzeari utzi diote, eta beren ardura asumitu. Bestalde, Europako Parlamentuak plastikoaren erabilera erabat eten nahi du 2021 urterako. Lortuko ote dugu guztion artean?