Errinozero adarren neurria laburtzen ari dira neurrigabeko ehiza dela eta
Errinozeroen adarren neurria murrizten ari da gizakien ehiza jarduerak direla eta.
Hegoafrika, Namibia, Zimbabwe eta Kenia. Herrialde hauek modu basatian bizi diren errinozero populazio osoa dute. World Wildlife Fund-en (WWF) erregistroen arabera, XX. mende hasieran 500.000 errinozero zeuden aske, lurralde hauetan barreiaturik. Egun, kopuru horren %10 baino gutxiago geratzen da. Neurri handi batean, honen errua errinozero adarren bila ateratzen diren ehiztariek dute.
Gizakiak espezie honetan eragiten duen presio ekologikoa dela eta, euren gorputzak aldatzen ari dira. Cambridge unibertsitateko ikertzaileek, azken urteetan, behatu dute errinozeroen adarren neurria murriztu egin dela. Zientzialariek uste dute behartutako eboluzioagatik izan dela, euren burua ehiza neurrigabetik babesteko sortua.
Afrikako europar kolonizazioaren ostean, dibertimenduzko jarduera bilakatu zen ehiza Afrikan. Batez ere espezi handiak ehizatzen dira ordurik: elefantea, lehoiak, tigreak eta errinozeroak. Animalia hauen gorpuak trofeo moduan daude banatuta mundu osoan zehar.
Modu berean, katu handien letaginak eta errinozero adarrak asia eta afrikako medikuntza tradizionalean erabiliak izan dira. Baina egun, hauek saltzea legez kanpokoa da eta horregatik, merkatu beltzean dirutza balio dute.
Guzti honen ondorioz, errinozeroen adarrak neurria murriztu dutela behatu da. Cambridge-ko unibertsitateko ikerlari taldeak artxiboko argazkiak behatu ditu. Ohartu dira, mende bat baino gutxiagoan, adarrak neurriz txikiagotu direla.
Ikerketa People and Nature aldizkarian agertu da. 1886-2018 arteko errinozero argazkietako adarrak neurtu dira. Argazki horietan, bost errinozero espezie ageri dira: zuria, beltza, indiarra, Javakoa eta Sumatrakoa. Guztiak izan dira fenomeno honen biktima.
Ikertzaileen arabera, ehiztari ilegalek adar luzeena duten errinozeroak bilatzen dituzte, diru gehiago atera baitezakete eurengandik. Honenbestez, adar laburragoko errinozeroek lortzen dute bizirautea eta euren ezaugarri genetikoak belaunaldi berriei pasatzen dizkie.
Alabaina, euren adarrak laburtu izana ez da albiste ona. Milioika urtetan zehar, euren defentsarako eta janaria harrapatzeko garatu dituzte errinozeroek adarrak. Honenbestez, euren defentsa eta elikadurarako tresna murriztu egin da eta hori bere biziraupenerako beste traba bat izan liteke.