Erretzeari uzteko bularretakoa
Hona hemen japoniarren azken asmakizuna: erretzeari uzteko bularretakoa! Triump enpresak aurkeztu du Tokion, honako izenarekin: Nonesmoking manifiesto bra. Tabakoa erretzea saihesteko usain berezia dario bularretakoari. Oraindik ez dakigu japoniarren azken asmakizunak helburua ondo betetzen ote duen. Hala ere, diseinua dela eta, ez dugu uste emakume askok erosiko dutenik.