Erreta? Hemen da Aftersun jaialdia!

Uda honetan ez eman eguzkitako kremarik! Irailaren 15ean gerturatu Ordiziara!

Uda osteko egunetan freskatzeko gogoz bazabiltza, ez galdu Aftersun jaialdia! Urriaren bigarren hamabostaldian egiten dute urtero Ordiziarrock jaialdia, baina urriko hitzordua prestatu bitartean, Aftersun jaia antolatu dute aperitibo moduan!

Irailaren 15ean izango da, Ordiziako Oiangu parkean. Keu Agirretxea, Ekiza, Maider Zabalegi eta Los Pies del Gato gonbidatu dituzte lehen edizioa estreinatzera; gainera, S.S.S disko-jartzailea izango da Oiangun musika jartzen.

Kontzertuak ez ezik, tailerrak, erakusketa, behaketa astronomikoa eta umeentzako jolasak eskainiko dituzte. Badakizu, uda honetan ez eman kremarik! Bisitatu Aftersun jaialdia!