Erresuma Batuko supermerkatuetan zabor-janaria ezkutatu egingo dute
Erabaki honek logika hau jarraitzen du: zabor-janaria ikusten ez badut, ez dut orgatxora gehituko.
Erresuma Batuak zabor-janariari egiten zaizkion promozio eta iragarkiekin amaitu nahi du osasuntsuak diren elikagaiak lehenetsiz. Helburua? Britainiarren osasun orokorra hobetzea.
Gobernuaren asmoa neurriak 2022ko apirilean aplikatzea zen, baina txertatze epea luzatzea erabaki zuen 2022ko urrira arte. Honela, erakundeek denbora gehiago izango dute arau berrietara egokitu ahal izateko.
Gobernuak ezarritako murrizketek 50 langiletik gorako erakundeei eragingo die eta 600 metro karratu baino gehiagoko lokalei.
Horietan gantz, azukre eta gatz askoko elikagai eta edariak ezingo dira begi-bistan geratzen diren lekuetan erakutsi, izan supermerkatuko sarreran edo korridoreen muturretan. Honela, produktu hauek erosteko bulkada ezabatu nahi da. Leku horietan, zabor-janariaren ordez elikagai osasuntsuak jarriko dira.
Elikagai ez osasungarrien promozioak ere ezabatuak izango dira laster Britainia Handian. Eta merkataritza elektronikoa ere arau berri hauetara egokitu beharko da, eta honenbestez, zabor-janariaren iragarkiak debekatuak izango dira saretik.