Erresuma Batua: inoiz baino gehiago gazteak haragia jateari uko egiten ari dira

Nerabeen artean jan ohiturak aldatzen ari dira Erresuma Batuan. Euren kezken artean klima-aldaketa eta haragiaren kontsumoa daude.

Ikerketa baten arabera Erresuma Batuko 11-18 urte bitarteko gazteen %63ren kezka garrantzitsuena ingurugiroa eta klima-aldaketa dira, eta euren herrialdearentzat mehatxu handiena direla uste dute.

Emaitzek erakusten dutenez 18 urteko gazteen %25 begetariano edo beganoa da. Gainera, gazte hauek ingurugiroaz eta klima-aldaketaz haur gazteagoak baino kontzienteago dira eta horregatik hasten dira adin horretan euren jateko ohiturak aldatzen. Hain da horrela, 18 urteko gazteen %76a izugarri kezkatzen dela ingurugiroaz. Beraz, Eating Better Alliance erakundearen datuen arabera errekorra den erritmoan haragia abandonatzen ari dira 18 urteko gazteak. Mantenduko al da joera hau?