Erraietatik
Iruñeko taldearen hirugarren diskoak hankaz gora jarriko zaitu lehen abestitik azkeneraino. Berezkoa duten estilo nahasketa are nabariagoa da Erraietatik honetan, eta esan daiteke euren eboluzioan pauso bat haratago eman dutela. Etiketatzen zaila den musika aurkituko duzu hemen: metaletik nahiz rocketik hasita, reggae, indie edota rap pintzeladaz busti dituzte abestiak. Erregistro anitzeko ahotsa ere aipagarria da, musika bezain berezi eta poetikoak diren hitzak borobiltzen dituena. Arriskatua da proposamena baina, nahiz eta diskoak badituen gorabeherak, oso emaitza txukuna lortu dute.